Logopedia
servicios-infantil-logopedia-imagen
Ahozko hizkuntzaren domeinu absoluturik ezak, bai irakurketaren bai idazketaren ikaskuntza oztopatzen duen hesia suposatzen du.
Batzuetan, normala izaten da lehen hezkuntzara heltzen diren ume batzuei irakurketa pixkat kostatzea, baina beste batzuetan suposatzen du “zerbait ondo ez dabilela” haurraren garapenean.
Garapen atal honetako defizitak faktore batzuek eraginez izan daiteke, adibidez: heziketa eredu egokien absentzia (ahozketa desegokiko gurasoak, hizkera oso azkarra...), tentsio emozionalak (hiperexigentziengatik, frustrazio toleratze baxua...) malformazio anatomikoak, lesio zerebralak, adimen urritasuna... Hauek denak, haurraren mintzamenaren eskuratzeko atzerapenean edo ez egokitutako garapenean eragin dezakete.
Nolanahi ere, eta ahozkeraren defizita mantentzen edo azaltzen duen kausa edozein izanda ere, arazo hauek ebatzirik gabe hilabeteak pasatu ahala, umeek bere beldurra eta fonema “arriskutsuen” aurreko lotsa handitzen dituzte, haurra eskolara sartzeak besteekin harremantzeko beharra suposatzen baitu eta batzuetan gerta daiteke besteekiko desberdin ikustea, beraietaz barre egitea... eta ondorio bezala irakurketa edo idazkerarekin zerikusia duen edozein zeregin sahiestea, ondoez asko adieraziz.
Egoera hauetan, atzerapena gainditzen lagunduko dien profesionalen eskuhartzea ezinbestekoa da.
Horretarako, ebaluazio fidagarriko protokolo bat eta haurraren beharretarako esku-hartze plan indibidula eskaintzen dugu.

Zalantzak dituzu logopediarekin?
Kontsulta gaitzazu postaz: